HERENSUGEA Jaione urgoiti
- Gipuzkoako Arrasate herri txikia zen aintzinean . Horko jendeak zoriontsu zirudien , baina arrisku handi bat zeukaten . Urtean behin lurrak dardaratzen zuen zeren kobazulo batetik pizti izugarri bat ateratzen zen .
Piztia Herensugea deitzen zen eta ahotik sua botatzen zuen . Urte asko zeramaten Herensugearen mendean . Akordio bat zuten Herensugearekin : Lurrak dardara egiten zuen bakoitzean , herriko neska guztiak ateratzen ziren eta , zozketa bat egin eta gero , ateratzen zen neska Herensugeari ematen zitzaion .
Herrian errementeri bat bizi zen . Bere indarrak ez zuen neurririk eta oso ausarta zen . Errementeria neska batez maitemindu zen . Baita neska maitemindu ere, eta elkarrekin bizi ziren . Egun batean lurrak dardara egin zuen eta herriko neska guztiak atera ziren .
Orduan zozketan errementariaren neska atera zen eta Herensugearengana eraman zuten . Errementariak hori ikusi eta gero burdin zorrotz bat hartu zuen eta Herensugearengana joan zen . Herensugea ikusi eta gero burdina lepoan sartu zion eta hil zuen . Gero erremetaria eta bere neska herrira bueltatu ziren eta zazpi seme-alaba izan zituzten .
No hay comentarios:
Publicar un comentario