miércoles, 19 de marzo de 2014

ASIMO.



Asimo errobota

 -Kaixo neska mutilok gaur historiotxo bat kontatuko dizuet.
Behin batean, bazegoen errobot japoniar bat denda batean.Familia batek, begiraleihoan ikusi zuten errobota eta kartelito bat:
ASIMO ERROBOTA. SUPERMERKATURA, ARRAIN DENDARA... JOATEN DA. JANARIA OHEAK...
DENETARIK EGITEN DU ! (140.000 €)
Familia horrek, erosi zuten errobota eta etxera joan ziren.

Egun bat familiaren ume txikiak jolastu nahi zuen eta esan zion Asimori:
-Jolastu nirekin eta nire dragoia izan.
Asimo, dragoi baten itxura zeukan eta berarekin jolastu zuen baina umeari ahaztu zitzaion esatea Asimori ez zuela izan behar gehiago dragoia.

Amak eta aitak ailegatu zirenean, Asimo beraien kontra joan zen.
Asimo erosi zuten dendari deitu zioten eta esan zuten ez zekitela zergatik konportatzen zen horrela.
Umea oso lotsatuta zegoen eta esan zuen:
-Nik ba dakit zergatik konportatzen den horrela, nik esan nion nirekin jolasteko eta nire dragoia izan eta joan nintzanean ahaztu zitzaidan esatea ez egitea gehiago dragoi bezala.
Orduan umea zigortu zuten eta Asimori dragoi bezala ez egiteko esan zuten.

Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta Santurtziko plazan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario