miércoles, 13 de marzo de 2013

URKIOLA



URKIOLA

Kaixo, Naroa dut izena eta otsailaren 29an Urkiolara joan ginen 5garren mailakoak.
Iritsi ginenean, baso batera joan ginen. Bakoitzak basoko mapa txiki bat zeukan. Mapan zenbakiak zeuden eta zenbaki bakoitzak hau esaten zuen:
1. Hiru gurutzen begilekua.
2. Santo kristo.
3. Elurzuloa.
4. Harria.
5. Urkiolako santutegia
6. Santa poloniaren ermita

5DBkoak seigarrenetik lehenengora egin genuen eta 5DAkoak lehenengotik seigarrenera.
Santa poloniaren ermitan iturri bat zegoen eta ura edari bat hartu eta hiru buelta eman genuen santa poloniaren ermitara. Gero, Urkiolako santutegian, nik irakurri nuen paragrafo bat eta gero, galdera batzuk egin zizkigunean gure monitoreak. Harrian hiru buelta eman genuen, kondairak esaten zuelako ematen baduzula hiru buelta harriari senarra edo emakume bat aurkituko zenuela. Elurzuloan irakurri genuen dokumentu interesgarri bat.
Santo kristoaren barruan, diru asko zegoen esaten zelako zorte ona ematen zuela dirua botatzeagatik eta dirua ahulentzat zela.
Hiru gurutzen begilekuan, mendiak ikusten ziren eta hiru gurutzeak zeuden denok egin ginen argazki bat hiru gurutzekin.

Amaitu genuenean baso osoa , mendi batera igo ginen etxe batera joateko.
Iritsi ginen etxera eta hor etxeko kanpoaldeko aldean hamaiketakoa jan genuen. Amaitu genuenean hamaiketakoa jaten, eman ziguten denbora elurrarekin jolasteko eta oso ongi pasatu genuen.

Gero, etorri zen gure monitoreak Zigor beste etxe batera joateko. Etxe horri Toki-alaia deitzen zen eta hor barruan bideo interesgarri bat ikusi genuen. Amaitu genuenean bideo ikusten, museo txiki batera joan ginen, baina museoa Toki-alaian zegoen. Museoan hartz eta sai disekatu bat zeuden eta beste hainbat gauza.

Gero, hartu genuen prismatiko batzuk eta leku batera joan ginen prismatikoekin. Txoriak aurkitu behar genituen, txoriak ikusten amaitu genuenean, hamaiketakoa jan genuen lekura joan ginen eta hor bazkaldu. Jan ondoren, elurrarekin jolastu genuen autobusa etorri arte.

Eta horrela izan zen Urkiolako txangoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario