viernes, 8 de marzo de 2013

URKIOLA



Urkiola


Pasaden Otsailaren 19an Urkiolara joan ginen txango bat egitera.
Egunero bezala, goizeko 9etan eskolara joan ginen Urkiolara eramango gintuen autobusa itxaroteko.Goizeko hamarrak laurden gutxiagotan hartu genuen atobusa eta gutxi gora behera ordu bete ondoren heldu ginen gure helburura.Bertara heldu eta autobus geltokian bertan hiru
monitore zeuden gure zain.Haiek azaldu ziguten bi taldeetan banatuko zigutela eta egingo genuen ibilbidea mapa eman zigun eta horren ondoren hasi genuen ibilbidea.
Bidean Urkiolako ama birginaren baseliza aurkitu genuen eta Zigorrek, gure monitoreak, azaldu zigun baseliza honen atzean zegoen iturriko ura ahoan eramanez baselizari hiru buelta emango bagenion suerte ona izango genuela bizitza osorako.
Ondoren bidean eliza batekin topo egin genuen eta horren kanpoaldean harri handi bat zegoen.Zigorrek azaldu zigun harri horren inguruan hiru buelta emanez bikotea aurkituko genuela.
Aurrera jarraitu ginen eta teilatu batez estelitako zulo handi batekin topo egin genuen,zulo horretan baserritarrek elurra gordetzeko lekua zen.Beranduago beste baseliza bat aurkitu genuen kasu honetan honen barruan jainpikoaren eskultura bat aurkitzen zen hor jendea txanponak botatzen ditu eskaintza moduan.Baseliza honen ezkerraldean bi gurutze zeuden eta zigorrek esan zigun jarraitu behar genituela begiratoki bateko bidea seinalatzen zutelako.
Begiratokitik Anboto mendia ikusten zen eta ere Anbotoko Mariren aurpegia.Gero jatera joan ginen eta jan ondoren denbora libre eduki genuen azkenik eskolara joan ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario