Urkiolako parkea
Eskolako 5.maila Urkiolara
joan gara.Urkiolara autobusez joan ginen eta avatarren pelikula bat ikusi
genuen.Igoeran batzuk zorabiatu eta botaka hasi ginen.
Urkiolara heltzean elur pixka
zegoen eta denok jolastera joan ginen.Denbora gutxi pasata mutil eta emakume
bat etorri ziren.Guri ,5.DB-ri , mutila tokatu zitzaigun eta 5.DA-ri
emakumeak.Mutila Zigor deitzen zen eta berarekin bide batetik joan
ginen.Bidearen leku batean egurrezko seinal bat zegoen eta bi lekutara
apuntatzen zuen.Hor Zigorrek orri batzuk, tabla bat orriak apoilatzeko eta
arkatz bat idazteko eman zigun.
Orrietan mapa bat zegoen eta
sei lekuen marrazkiak ateratzen ziren adibidez Santo Kristo ermita...Maparen
marrazkiak aurkitu behar genituen baina Zigorren laguntzarekin.Leku batzuetan
gauzak egiteko eta galderak zeuden.
Leku guztietara joan eta gero
mendiaren leku pixkat altuago batera joan ginen.Hor eraikin bat zegoen eta ere
elur gehiago.Elurrarekin jolastu eta hamaiketakoa jan genuen.Gero beste eraikin
batera joan eta hor putre eta Urkiolako azken hartza disekatuta zeuden.Leku
horretan Urkiolako argazkiak zeuden, mapa bat...Jan eta gero Zigorrek
prismatikoak eman zizkigun eta txoriak ikustera joan ginen baina gezurrezko
txoriak ere zeuden.Azkenik elurrarekin jolastera joan eta denbora gutxi pasata
berriro autobusez itzuli ginen eskolara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario