lunes, 14 de noviembre de 2011

HALLOWEEN.

        HERENSUGEA          Jaione urgoiti
   
-      Gipuzkoako Arrasate herri txikia zen aintzinean . Horko jendeak zoriontsu zirudien , baina arrisku handi bat zeukaten . Urtean behin lurrak dardaratzen zuen zeren kobazulo batetik pizti izugarri bat ateratzen zen .
            
                 Piztia Herensugea deitzen zen eta ahotik sua         botatzen zuen .  Urte asko zeramaten Herensugearen mendean . Akordio bat zuten Herensugearekin : Lurrak dardara egiten zuen bakoitzean , herriko neska guztiak ateratzen ziren eta , zozketa bat egin eta gero , ateratzen zen neska Herensugeari ematen zitzaion .
                  Herrian errementeri bat bizi zen . Bere indarrak ez zuen neurririk eta oso ausarta zen . Errementeria neska batez maitemindu zen . Baita neska maitemindu ere, eta elkarrekin bizi   ziren . Egun batean lurrak dardara egin  zuen eta herriko neska guztiak atera ziren .
                  Orduan zozketan errementariaren neska atera zen eta Herensugearengana eraman zuten . Errementariak hori ikusi eta gero burdin zorrotz bat hartu zuen eta Herensugearengana  joan zen . Herensugea ikusi eta gero burdina lepoan sartu zion eta hil zuen . Gero erremetaria eta bere neska herrira bueltatu ziren eta zazpi seme-alaba izan zituzten .

No hay comentarios:

Publicar un comentario