lunes, 14 de noviembre de 2011

HALLOWEEN


HALLOWEEN
Urriaren 31ean halloween ospatzen da.
1962Ko urriaren 31an, ume batzuk New Yorkeko Tribeca auzotik etxez- etxez joaten ari ziren. Bapatean soinu bat entzun zuten, eta ume bat oihukatzean banpiro bat agertu zen eta umea eraman zuen.
Lagunak atzetikjoan ziren baina, alferrik izan zen. Umearen odolaren arrastoa jarraitu zuten eta Central Parkeko erdiraino eraman zituen. Oso nekatuta zeuden eta deskasatzera eseri ziren. Justu momento horretan beste ume bat desagertu zen baina, oraingoan ez zegoen odol arrastorik.


Bapatean, soinu arraroak entzuten hasi ziren. Oihuak ematen zituzten baina ere barreak zeuden eta ondo entzuten bazenuen, hitzak ere entzuten ziren. Hori eta gero isil-isilik geratu zen guztia. Ilunpetik bost edo sei gorputz agertu ziren. Ume batzuenak ziren eta bere aurpegiak ez zuten oso pozik ematen.

Ume horiek banpiroak ematen zituzten eta bere atzean beste banpiro pila bat gehiago agertu ziren.

Bapatean argi bat ikusi zen zeruan, baina desargetu egin zen. Baina ez ez zen horrela izan, argia berriz ikusi zen, baina, oraingoan bestean baina distiratsuagoa.

Banpiroak atzera joaten hasi ziren. Argiak min egiten zien. Argiak halloweeneko zuziri artifizialak ziren eta umeak salbatu egin zituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario