martes, 1 de marzo de 2011

GIZAKIAK VS ALIENIGENAK

Bazen behin estralurtar bat nire etxera ailegatu zena, bere izena Tomy zen eta edozein gauzatan bihurtu ahal zen.
Egun batean, Tomy oso haserre zegoen nirekin, nire erruz ezin zuelako jan, janari guztia urez beteta utzi nuelako. Orduan, mendekatzeko, nire aita eta ama hil zituen. Konturatu nintzenean, nire aitonaren kohetea hartu nuen Tomiren familia hiltzeko. Eta gero, Tomyk, ni bezala, “guerra” aipatu zuen:
-Gizakiak vs Alienigenak!!!!!
Gero estralurtarrak etorri ziren, eta guda hasi zen: Estralurtarrak X tximisten pistolekin eta gizakiak pistola arruntekin eta espatekin, beraien artean hiltzen hasi ziren.
Amaitu zenean bakarrik bi geratu giren, baina zauriturik: Tomyk eta biok. Han geratu ginen borrokatzen Tomy gelditu arte:

-Zergatik borrokatzen gara? Ez al duzu etxean nik ekarri dudan “berpiztea”?
-A, bai! Egia da, guztiak sendatuko ditugu eta bakeak erreinatuko du.

Esan eta egin. Guztiek sendatu eta bakea erreinatu.

Eta ala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Santurtziko plazan.


Endika Mérida

No hay comentarios:

Publicar un comentario