martes, 5 de abril de 2011

ESTRALURTARRA

Bazen behin estralurtar bat nire etxera ailegatu zena, bere izena Krokole zen. Garajean zegoen ni joan nintzen jolas bat hartzera ikusi nuenean…kataploz! Atzez erori nintzen. Gero, denbora bat pasata esnatu nintzen eta hor zegoen, korrika joan nintzen nire logelara. Geroaxego, berriro joan nintzen eta hor jarraitzen zuen. Hurbildu nintzen eta ukitu nuen, gero neure buruari atximurka egin nion eta ez zen ametsgaizto bat. Hitz egiten hasi zen, baina ez nion piperrik ulertzen. Orduan gauza bat esan zidan eta ulertu nion. Bere espaziontzi apurtu ziola esan zidan eta nik konpontzen laguntzea nahi zuela eta nire gurazoei ez esatea. Eraman zidan bere espaziontziaren ondora eta lagundu nion. Azkenean ezkerrik asko esan zidan eta bere lagunei deitu zien ja zegoelako konponduta eapaziontzia, baina bere lagunak ez ziren etorri eta krakoleri beldurra ematen zion bakarrik joateak. Orduan nire etxean gelditzen gonbidatu nuen eta horrela izan zen. Beste egunean esnatu nintzen eta ja ez zegoen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario