martes, 12 de abril de 2011

PONTXO

Bazen behin, estralurtar bat nire etxera ailegatu zena, bere izena Pontxo zen, eta 10 urte zuen. Pontxok esan zidan munduko estralurtar guztien erregea zela. Hurrengo egunean nire amak estralurtarra non aurkitu nuen galdetu zidan eta nik mendian aurkitu nuela esan nion. Orduan nik Pontxori zergatik zegoen mendian galdetu nion eta ez Marten edo Saturnon edo Jupiterren edo Uranon edo Neptunon…, eta bera esan zidan mendian zegoela bere familiak utzi zuelako, Marten gerra zegoelako. Hurrengo egunean herriaren feria batera joan ginen Pontxo eta ni. Ferian oso ondo pasatu genuen, baina bat-batean kalean, Pontxo desagertu zen. Nik leku guztietatik bilatu nuen Pontxo, baina ez nuen aurkitzen. Poliziari deitu nion eta poliziek ere ez zuten aurkitzen. Ni oso triste nengoen. Hurrengo egunean mendira joan nintzen paseo bat ematera, baina bat-batean mendiaren erdian, espaziontzi bat ikusi nuen. Espaziontzian sartu nintzen eta hor bertan Pontxo zegoen, baina Pontxo kaiola batean sartuta zegoen. Gero nik beste estralurtarbat ikusi nuen, bere ama zela pentsatu nuen, baina ez zen bere ama, beste estralurtar bat zen; baina estralurtar horrek Pontxo hil nahi zuen. Orduan nik estralurtarrarekin borrokatu nuen. Irabazi nion eta nik Pontxo salbatu nuen. Hurrengo egunean Pontxoren urtebetetzea ospatu genuen. Azkenean oso ondo pasatu genuen biok Pontxoren urtebetetzean.
Egia bada sinetsi, egia ez bada ez sinetsi
AITOR


No hay comentarios:

Publicar un comentario